2015/11/02

5. ASTEAN GAUDE! EGUNERAKETA egiteko une egokia!

Kaixo guztioi!

HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN on line ikastaroan 5. astea hasi berri dugu (guztira 22 izango dira). 
Une egokia iruditu zaigu GAKOEN ERREPASOA EGITEKO! 

Zorionak ikastarokideei egiten ari zareten ibilbide ederragatik eta mila esker ikastaroa kanpotik jarraitzen ari zareten guztioi hor egoteagatik!

Bestelako mundu hobeago bat eraikitzeko #HezkidetzarenAlde indarrak biltzen!

Infografiaren iturburua

2015/10/17

HEZKIDETZA zein kontzepturekin lotzen duzu?

Hau ikastarokideen ekarpena:

HEZKIDETZArekin loturiko kontzeptuak.
(Zenbat eta gehiagotan errepikatu, handiago hitza.)

2015/10/02

SAIO PRESENTZIALA (2015-2016)



Gaur emango diogu hasiera ofiziala ikastaroari.

Hezkidetzan Esku Hartzen EHUren ikastaro osagarriaren saio presentzial bakarra Donostian izango da.

Hauxe programa:
  1. Sarrera: UPV-EHUko Juana Goizueta dekanoa eta Arantza Campos zuzendaria 
  2. HITZALDIA: “Irakasleok eta generoa. Eguneroko erronka.” Amelia BarquĆ­nen eskutik.
  3. Ikastarokideen aurkezpena.
  4. Hezkidetzan Esku Hartzen Ikastaroaren aurkezpena eta funtzionamendua. Irakasle-taldea.
Hasteko irrikitan!


#HezkEH gure traola!

2015/09/01

2015-2016 IKASTURTE BERRI ON!


“Eskola mistoa ez da hezkidetzaren pareko, aldez aurretik hausnarketa egin behar da eta batzutan oso leunak izaten diren diskriminazio-mekanismoak antzeman. 
Eta hau guztia eraldatzeko borondatea izan.” 

Patricia Amigot Leache



Guk bildutako irakurtzeko: